Munduko dantzak, Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 10a

Munduko kulturetan barrena bidaiatzeko aukera eskaini du gaur Warda Mallalek zuzenduta, larunbat arratsalde honetan Sutegin ospatu den "Dantza kultura da" ikuskizunak. Ekialdeko dantzak, hip-hop, dantza polinesiarrak... Dantzari profesionalen erakustaldi bikainaz gozatzeko parada izan dute kultur etxeko auditoriora gerturatu direnek. Hernani, Donostia eta Bilbotik etorritako gonbidatuekin batera, usurbildarrak ere igo dira Sutegiko oholtzara.