Oinarrizko Lanbide Heziketan nahiz erdi eta goi mailako zikloetan aurrematrikulatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 12a

Ekainaren 16ra arte Atallun kokaturiko Oinarrizko Lanbide Heziketan eta hilaren 19ra arte Zubietan dagoen Lanbide Eskolan 2017-2018 ikasturterako aurre-matrikulatzeko aukera izango da. Honatx xehetasunak:

Lanbide Heziketa

-Aurre-matrikulazio epea: ekainak 5-19.

-Erdi eta goi mailako zikloak.

-Eskaintza: administrazioa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, ura eta energia produkzio zerbitzu eta mantentzea. 

-Zerbitzua: kalitatezko irakaskuntza, lanpostu bat topatzeko erraztasuna, enpresa praktikak, atzerrian praktikak, ekipamendurik berriena.

-Informazio gehiago:

943 36 46 00

lhusurbil.eus

Oinarrizko Lanbide Heziketa

Epea: ekainak 5-16.

Eskaintza: Ile–apainketa eta Estetika arlokoa batetik; Sukaldaritza eta Jatetxe arlokoa bestetik.

Baldintzak:

-15–17 urte arteko gaztea izatea.

-DBH 3 egina izatea edo salbuespen modura DBH 2 egina izatea.

Moduluak

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa zikloek honako lanbide-modulu hauek dituzte:

A) Lanbide moduluak:

Ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osaturikoak, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzeko xedea dutenak.

B) Eduki–bloke komunei loturiko moduluak:

Gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira:

- Komunikazioa eta Gizartea modulua.

- Zientzia Aplikatuak moduluak.

C) Lantokiko prestakuntza modulua.

Bi ikasturte

Ordu kopurua: 2.000 ordu guztira.

Lehenengo ikasturtea (2017– 2018 ): 990 ordu.

Bigarren ikasturtea (2018–2019): 750 ordu gehi praktikak eskualdeko enpresetan. 260 ordu. Guztira, 1.010 ordu.

Lan munduan murgiltzeko aukera

Zikloa amaitzerakoan ikasleak jasotzen dituzten emaitzak hauek dira:

Titulua: Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide titulua jasotzen dute.

Lan munduratzea: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide kuali kazio oso baten gaitasun unitateak hartzen ditu barne.

Erdi Mailara sarbide zuzena: Oinarrizko lanbide tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako Erdi Mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera luzatzen zaie.

Oinarrizko Lanbide Heziketa

Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Instututua hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barnean dago. “Arautua da. Publikoa eta doakoa. Eta, Zubietako Lanbide Eskolari atxikitua dago”.

Eskola bisitatzeko, edo informazio gehiago jasotzeko:

Atallu. Zanpiura, 3 20170 Usurbil

943 36 04 65

lhi@usurbil.eus