Zuzendari titulua duen langilea behar dugu uztailaren 3tik 28ra antolatu dugun Udajolaserako. 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoak euskaraz eta lagun arte giroan aisialdiaz gozatzera bideratua dagoen udalekuon zerbitzua, astean bost egunekoa (astelehenetik ostiralera) eta egun bakoitzeko lau ordukoa (09:30-13:30) izango da. Zuzendari titulua izan eta udan haur eta gaztetxoekin lan egin nahi baduzu, ahalik eta lasterren jarri hartuemanetan NOAUA! Kultur Elkartearekin. Honatx Udajolasen lanean aritzeko bila gabiltzan profila:
-2 urteko esperientzia.
-Zuzendari titulua izatea.
-Begirale titulua izatea.
-EGA edo baliokidea den agiria izatea.
-Sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
-Usurbildarrek lehentasuna izango dute.
Lan deialdi honen xehetasun gehiago jaso eta kurrikulumak bidaltzeko, NOAUA! Kultur Elkartearekin hartuemanetan jarri bideotatik:
943 360 321
elkartea@noaua.eus