Gose-grebalariena eremu dinamikoa izatea nahi dute. Eta hala izango da, gaurtik ekainaren 21era Donostiako Easo plazan erraustegiaren aurka herritar talde batek egingo duen baraualdi gunea. Egunero ekitaldiak izango dira; hitzaldi bat eta dokumental proiekzio bat lehenbiziko orduetan. Asteazken honetan, gose-greba hasi berritan, "Errausketa eta Osasuna" izenburupean, hitzaldia eskainiko du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko (OEIT) Jose Luis Paulin medikuak. Eta ondoren, "Ziztadak, desobedientzia Euskal Herrian" dokumentala proiektatuko dute.
Saio gehiago iragarri dira hurrengo egunotarako ere. Ostegunean esaterako, Pello Zubiria eta Joxe Mari Irazusta herritarrek "Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatiben eraikuntza" gaia jorratuko dute. Eta adi, larunbaterako 12:00etan giza-katea deitu dute Easo plazatik Gipuzkoa plazara. Honatx gaurkoz antolatu dituzten ekitaldien berri: