'Euskal Herriko Atlas Geopoetikoa_1' liburuaren lehen tomoan, Aginaga ageri da. Gaur, liburuaren aurkezpen ekitaldia egin dute Usurbilen. Lan kolektibo honetan Mixel Etxekoparrek hartu du parte. Etxekopar bera izan da liburua aurkeztu duena eta, ondoren, Jean Mixel Bedaxagarrekin batera dantza saio bat girotu du. Orbeldi Dantza Taldekoak eta aurkezpenera hurbildu diren herritarrak dantzan aritu dira Mikel Laboa plazan.