Denetariko ekimenak, Gaztelekuko udako eskaintzan

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 15a, 08:00

12-16 urte arteko gazteei zuzenduriko aisialdiko udal zerbitzuak prest du udako egitaraua. Ekainaren 23an izango dute azken klase eguna gazteek eta ostiral horretan murgilduko dira urteko oporraldi luzeenean. Ez dute aspertzeko beta handirik izango, ekainaren 27an hasi eta uztailaren 21era bitarte Gaztelekutik antolatu diren ekimenekin. Adi Gaztelekuko oharrari. Zenbait irteera programatu dituzte uda parterako. Txango hauetan parte hartu aurretik guraso baimenak helarazi beharko dira Gaztelekura.

Irteerak:

-Ekainak 27, asteartea: 12:00-18:00 Paintball Zubietan (DBH3).

-Uztailak 14, ostirala: 12:00-19:30 Kayak Donostian (DBH2).

-Uztailak 21, ostirala: 12:00-20:00 Donostiako irlara (DBH1).

Ekintzak Gaztelekuan (16:30-19:30 artean zabalik):

-Uztailak 3, astelehena: film proiekzioa denentzat.

-Uztailak 6, osteguna: Gaztelekua margotzea, erabiltzaile guztien artean.

-Uztailak 10, astelehena: ur jolasak denentzat.

-Uztailak 13, osteguna: ur jolasak denentzat.

-Uztailak 17, astelehena: pizza tailerra denentzat.

-Uztailak 20, osteguna: pizza tailerra denentzat.

Argibide gehiagorako:

gaztelekua@usurbil.eus

943 371 050