Bi herritarrek parte hartuko dute gai honi buruzko hitzaldian; Joxe Mari Irazustak eta Pello Zubiriak. "Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatiben eraikuntza" izeneko solasaldia, ostegun arratsalde honetan 19:00etan, erraustegiaren aurka gose-greba egiten ari den herritar taldea bilduta dagoen eremuan, Donostiako Easo plazan.
Ekimen gehiago ere deitu dira egunotarako. Baraualdian parte hartzen ari direnak, eguerdiro informazioa banatzen arituko dira Donostian. Bestalde, astebururako bi hitzordutara gonbidatzen gaituzte; giza-katea egingo da larunbatean eta igandean, munduko dantzen erakustaldia. Eta une oro, elkartasuna nahiz babesa adieraztera joateko gonbita luzatzen digute.