Kaiolak, hondakinez betetzen segitzen du

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 15a, 09:50

Usurbilgo Udala, etxean egiten ez duguna kalean ere ez egiteko eskatzen ari zaigu, hondakinak lurrera ez botatzea alegia. Iazko udazken eta negu partean egin bezala, hondakinen kaiola plazara atera du berriz. Hilabete hasieran Mikel Laboa plazan ikusgai izan genuen eta agerian utzi zuen, hondakinen kudeaketarekiko dugun jarreran badugula zer hobeturik. Udal langileek kalean lurrean botata zeuden hondakinak bildu eta guztiok ikusteko moduan jartzen ari da, kaiolara botata. Plastikoak dira gehienbat, litxarreria poltsak.

Ekimen honekin, hondakinak lurrera ez botatzeko jarreran eragin nahi du Udalak. Zer jokabide dugun bistaratu nahi du, kontzientziatu gaitezen. Mezu argi bat du kaiolak. "Lurrera botatzen ditugun poltsa hauekin, badakizu zenbat gauza lor dezakegun? Erabili zakarrontzi horiak, ez bota lurrera. Etxean egiten duzuna, kalean zergatik ez? Herriak eta ingurugiroak eskertuko dizu".

Ekainaren 2an atera genizkion lehen argazkiak hondakinen kaiolari. Ekainaren 10ean ospaturiko Ikastola Egunean berriz. Orduko hartan, Oiardo Kiroldegi atarian kokatua zuen kaiola Udalak. Hondakinen kaiolak astebeteko tarte horretan izandako bilakaera jaso dugu ondoko irudiotan.

EKAINAK 2, OSTIRALA

https://youtu.be/_CR76Wv8l0M

EKAINAK 10, LARUNBATA

https://youtu.be/lfh3QVefS4g