Usurbil K.E.-ren batzar orokorra 19:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 16a, 08:24

Ostiral honetarako, ekainaren 16rako batzar orokorra deitu du Usurbil Kirol Elkarteak 19:30etan hasita Potxoenean. Honatx batzarrean jorratuko duten gai zerrenda:

1-Lehendakariaren agurra.

2-2016-17 denboraldiaren balantzea.

3-2017-18 denboraldirako aurreikuspenak.

4-Zuzendaritza Batzordearen eta bazkideen proposamenak.

(Oharra: proposamenen bat egin nahi duen bazkideak usurbilke@gmail.com helbidera helarazi behar du ekainaren 11 baino lehen)

5-Zuzendaritza batzordearen kargu uztea jakinaraztea 2017/06/30ean.

6-Zuzendaritza batzorde berria izendatzea, egoki bada, 2017/07/01etik aurrera jarduteko edo Zuzendaritza batzorde berririk ezean, Usurbil Kirol Elkartearen likidazio prozesua abian jartzea.

7-Galdera-eskaerak.

Usurbil K.E.-ren Eguneko afaritarako txartelak salgai

Eskubaloi jokalari, entrenatzaile, guraso edota zuzendaritzako kideak bilduko dituen 2016-17 ikasturtearen agur festa antolatzen ari da Usurbil Kirol Elkartea ekainaren 24rako. Ospakizunen artean, herri afaria izango da frontoian. Txartelak dagoeneko salgai daude 20 eurotan helduenak, 10 eurotan gazteenak. Batzuentzako zein besteentzako menuak ere ezberdinak izango dira. Helduenean, entsalada mistoa, otarrainxka, txerri saiheskia edo oilaskoa, eta denetariko pastelak dastatu ahalko dira. Gazteenean, patea, otarrainxka, hanburguesa eta izozkiak.  Txartelak Aitzagan, Bentan, Bordatxon edo Txiribogan eskura ditzakezue.

Talentuen detekziorako deituak

Usurbil K.E.-ko bi jokalari, Udane Makazaga eta Ekaitz Ibargoien deitu dituzte, igandean, ekainaren 18an Getxoko Fadura Kiroldegian deitu duten talentuen detekziorako entrenamendu jardunaldian parte hartzera.