Udako oporraldiari harrera egingo dion kantu-jira 19:30etan Mikel Laboa plazatik

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 16a, 06:56

Uda ate joka dugun honetan, pixkanaka amaitzen doa ikasturtea, ikastetxe edota hainbat ikastaroren jarduna. Kantu Taldekoak ere merezitako oporraldiaren atarian dira. Usurbilgo jaietarako deitu dute, ohi bezala, jaietako azken hitzordua. Aurrez ordea, ostiral honetarako, ekainak 16, kantu-jira egin asmo dute Kaxkoan barrena, 19:30etan Mikel Laboa plazatik hasita. Afari baten bueltan bilduko dira gero: 

Kantu-jiraren hitzorduak:

Ekainak 16, ostirala

19:30 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

21:00 Kantu Taldekoen afaria.

Uztailak 1, larunbata

Usurbilgo jaien baitan:

11:00 Kantuzaleen hamaiketakoa Patrin.

12:00-14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jira Kuxkuxtu txarangarekin. Ibilbidea: Kale Nagusia, Iturralde Botika aurreko plazatxoa, Artzabal, Kaxkoa.

Ondoren, kantu-zikiro jana Askatasuna plazan. Txartelak 25 eurotan (15 eurotan ikasle eta langabetuentzat) Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan salgai. 

Irailak 12, asteartea

18:30-19:30 Udako oporraldi osteko, Kantu Taldekoen ikastaroko lehen saioa Udarregi Ikastolako kantu gelan. Hortik aurrera, asteartero bilduko dira ordu eta leku berean.

Antolatzailea: Kantu Taldea.