Erraustegiari buruzko Odolaren Mintzoaren bideoklip grabazioan parte hartzeko deia gaurko

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 16a, 07:15

Duela minutu gutxi sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, erraustegiari buruzko bideoklipa grabatzera doa Odolaren Mintzoa, ostiral honetan bertan, ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan. Facebook-en duten orrialdearen bidez egin duten deialdian parte hartzera deitzen dute. "Zabaldu mezua! Zure laguntza behar dugu!", adierazi dute.

Luken Arkarazok, Beñat eta Joanes Txueka anaiek eta Jokin Irastorza usurbildarrek osatzen dute Odolaren Mintzoa.