Erraustegiaren aurkako giza-katea larunbatean Donostian

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 16a, 07:45

Erraustegiaren gezur handiaren aurka asteazkenaz geroztik ondoko irudiko herritar taldeak gose greban da Donostiako Easo plazan. Baraualdian parte hartzen ari direnak 48 ordu betetzear dituzte. 

Atzo jada, lehen eragileak babesa ematera joan ziren Donostiako eta Gipuzkoako EHBildu, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariak hain zuzen, baraualdia egiten ari diren gunera bertara. Erraustegiaren aurkako borrokaz eta alternatibez hitzaldia eskaini zuten Joxe Mari Irazusta eta Pello Zubiria herritarrek. Astebururako bi hitzordu nagusi deitu dituzte; larunbaterako giza-katea 12:00etan Easo plazatik Gipuzkoa plazara. Igandean munduko dantzen erakustaldia.

Irudia: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.