Ia denborarik ere ez zuten eduki ekimena iragartzeko, eta halere, larunbat eguerdia izan, giro eguzkitsua egokitu eta bestela ere inguruotan ekitaldi mordoa antolatua egon arren, erraustegiaren aurkako giza-kate luze askoa osatu zuten ekainaren 17an, Donostian. Bi plaza adierazgarri lotu zituen mobilizazioak; une honetan, erraustegiaren gezur handiaren aurka herritar talde bat asteazkenaz geroztik astebeteko gose greba egiten dabilen Easo plaza, eta erraustegia eraikitzea erabaki duten agintarien egoitza nagusiko, Foru Aldundi aurreko Gipuzkoa plaza.
Bidean, erraustegiaren aurkako eta alternatiben aldeko oihuak entzun ziren, baita ingurumena zaintzeko eskaerak ere etenik gabekoak izan ziren. Giro alaian joan zen mobilizazioa. Katea osatzeko, ugariak izan ziren baliatu zituzten erraustegiaren aurkako pankartak eta banderolak. Erraustegia bera ere bizkar gainean hartu zuten. Donostia erdigunea zeharkatu eta Gipuzkoa plazan geldialdia egin ostean, abiapuntura itzuli zen giza-katea. Ekainaren 14az geroztik herritar talde bat baraualdia egiten ari den Easo plazara. Irudiotan bildu genuen giza-katea. Bilduma osoa esteka honetan duzue ikusgai: Erraustegiaren aurkako giza-katea
https://youtu.be/g3XwrvZPiAE
https://youtu.be/JMC_tyYZcP8
https://youtu.be/ygMe-UQJxIE
https://youtu.be/EyPIq4-QN5E