Kalezarko jaietako oilasko biltzaile txikien bazkarirako txartelak asteartera arte salgai

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 19a, 09:00

Ekainaren 24an ospatuko den oilasko biltzaile txikien irteera, Kalezarren egingo duten bazkari baten bueltan borobilduko dute. Otordurako txartelak erosteko azken egunak dituzue honakaoak; ekainaren 20ra arte izango dira salgai Kaffa kafetegian. Hitzordu honi begira zenbait ohar jakinarazi dizkigute Jai Batzordetik. Batetik, iragarria zegoen moduan 09:00etan ez, 10:00etan irtengo direla auzoko plazatik. Bigarrenik, hitzorduan "parte hartzen duten haurrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik". 

Festak ate joka

Lau egun besterik Kalezar jaietan murgiltzeko. Haurrentzako ekitaldiak, San Joan bezperako eskea eta sua, dantzariak, kontzertuak... 48 orduko etenik gabeko festa izango dugu auzoan asteburu honetan. Jai Batzordeak josia du, ospakizunez beteriko egitaraua:

Ekainak 23, ostirala: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Amaitzean, Eromeria taldearekin dantzaldia.

Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna

10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Kalezarko plazatik. Haur eta gurasoen irteera. Parte hartzen duten haarrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik.

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).

16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).

16:30 Buruhandiak.

17:30 Herriko dantzariak.

18:30 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.

Ondoren, DJ SEYMAR.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna

10:00 XV. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Guderekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.