"Gero arte" musikatua, eraberritu eta handitzera doazen Zumarte Musika Eskolari

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 19a, 13:28

Zumartekoak 32 urtez musika etxea izan dutena utzi beharrean dira, denboraldi batez, Villa Pilar berritu eta handitzera baitoaz. Egun betetzen ez dituen segurtasun eta irisgarritasun baldintzak beteko ditu eraikin berrituak. Lanok gauzatzeko bi urte beharko dira. Tarte horretan, hau da, 2017-18 eta 2018-19 ikasturteetan herriko gune desberdinetan dauden aretoak baliatuko ditu Zumarte Musika Eskolak.

Aldaketa garaia beraz musika eskolakoentzat. Leku aldaketa lanei ekin aurretik, merezitako "Gero arte" festa eskaini zioten Zumartekoek larunbatean, hiru hamarkada luzez musikarien etxea izan duten Villa Pilarri. Eraikinaren atzean dagoen zelaitxoan, ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak batu zituen musika festa ederra ospatu zuten ekainaren 17an. Irudiotan bildu dugu.

https://youtu.be/EBzDHWFdSrI