Plis Plas Txalo eta Jolas ekimenaren baitan, urtero moduan, ikasleak udako oporraldian murgiltzear diren honetan, haientzako ikuskizuna antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak astearte honetarako, arratsaldeko 17:30etan frontoian. Patata Tropikala Antzerki Laborategikoak datoz "Azken Eguzkilorea" saioa eskaintzera.
“Ongi Etorri” baserriko Kattalin herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz adorez bete eta Mari Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, mitologian murgilduko da haziko den Azken Eguzkilorea topatzeko. Bertan, Mari, Basajaun, Tartalo, Galtzagorriak eta Jentilak ezagutuko ditu. Baita Gaueko Beldurgarria ere Patata Tropikala Antzerki Laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan txotxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu. Eusakl Kulturaren adierazgarria den euskal mitologia landuz".
Taldeari buruzko informazio gehiago: patatatropikala.com