Erraustegiaren aurkako gose grebaren amaiera ekitaldia 19:00etan, Donostiako Easo plazan

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 21a, 05:50

"Solstizioaren salda beroa hartzera etor zaitez erraustegiaren aurkako Donostiako gose grebaren bukaera ospatzeko. Ospatu ezazu gurekin!". Hortxe ekainaren 14az geroztik erraustegiaren gezur handiaren aurka Gipuzkoako hiriburuko Easo plazan, Euskotrenen Amarako geltoki ondoan egiten ari diren baraualdiaren amaiera ospatzeko, asteazken arratsalde honetan 19:00etan deitu duten ekitaldira joateko gonbita. Salda hartze kolektiboaren emango diote amaiera astebeteko gose grebari. Gaur goizean bertan, gose grebalarietako batek baraualdia utzi behar izan du, medikuen aginduz.

"Gu guztion osasunarekin gutxi batzuk aberastearen aurka azaldu behar dugu"

Azken orduotan, besteak beste, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko aurreko legealdiko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietaren bisita jaso zute gose grebalariek. Babesa adierazi diote astebeteko baraualdian direnei. "Gu guztion osasuna, dirua eta ingurumena babesteko guztion lana eta halako ekimenak behar beharrezkoak ditugu. Animo sei gose grebalarioi eta zuekin gaude bete betean. Eutsi horri!", adierazi du Intxaurrandietak, Errausketaren Aurkako Mugimenduak grabatu dion elkarrizketan.

Bere iritziz, egunotan argi geratzen ari dena da, "osasunarentzat eta ingurumenarentzat, kaltegarria den azpiegitura bat egin nahi digutela eta gainera, gipuzkoarron poltsikoak hustuko dituena, gutxi batzuren mesedetan. Eta justu hori da etorri naizena aipatzera, alternatiba merkeago eta jasangarriagoak direnak badaude, baina agian ez dira hain gutxi batzurentzat mesedegarriak. Gu guztion kalterako gutxi batzuen poltsikoak beteko dira, enpresa handiak eta banketxeak daude atzetik. Interesdun bakarrak haiek dira, gu guztion osasunarekin gutxi batzuk aberastearen aurka azaldu behar dugu".

Donostiako Easo plazako datozen deialdiak

Ekainak 21, astezkena

17:00 Diario Vascoren egoitza atarian elkarretaratzea deitu da, "Stop zentsura, informazio osorik gabe ez dago demokraziarik" aldarripean. 

19:00 Astebeteko gose-grebaren amaiera ekitaldia. Salda date kolektiboa Donostiako Easo plazan.

Informazio gehiago: 

erraustuez.org

Facebook: Gipuzkoa errausgailurik habe

Twitter:  https://twitter.com/ErrausAurkMugi

Irudia: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.