Ostiraleko San Juan eskeak murgilduko du Kalezar jaietan

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 21a, 09:53

Bi egun baino ez, Kalezar asteburuko jaien zurrunbiloan murgiltzeko. Festak abiatzeko San Juan eskean irtengo dira, ekainaren 23an. Aurten bidelagun izango dituzte Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz bertsolariak. Eskearen baitan piztuko dute sua, ostiral gaueko 22:00etan. Hortik aurrera, etenik gabeko 48 ordeko ospakizunak Kalezarren:

Kalezar jaietan

Ekainak 23, ostirala: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Amaitzean, Eromeria taldearekin dantzaldia.

Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna

10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Kalezarko plazatik. Haur eta gurasoen irteera. Parte hartzen duten haarrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik.

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).

16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).

16:30 Buruhandiak.

17:30 Herriko dantzariak.

18:30 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.

Ondoren, DJ SEYMAR.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna

10:00 XV. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Guderekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.