Gutxi geratzen da, ezagutzear gara Usurbilgo jaietan izango ditugun ospakizunen xehetasunen berri. Usurbilgo Udalak inprimatu eta banatzen hastear du Santixabeletako egitaraua. Gogoan izan, aurtengoa, Ibai Arrietak sortutako diseinuan oinarritua egongo dela. Arrietak irabazi baitu 2017ko diseinu lehiaketa. Festetako programa aste honen bukaerarako esku artean izango dugu. Usurbilgo Udalak etxez etxe banatuko du.
Gogoan izan, jaiak ekainaren 29tik uztailaren 2ra ospatuko direla. Santixabel Egunez amaituko dira aurten. Uztailaren 2a igandez egokitu denez, Usurbilgo jai eguna ekainaren 30era, ostiralera aurreratu da.
JAIEI LOTUTAKO DATOZEN DEIALDIAK
-Uztailaren 1eko zikiro janerako txartelak salgai 25 eurotan (15 eurotan ikasle eta langabetuentzat) Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan.
-Ekainaren 30eko Gazte Egeneko bazkaritarako txartelak aurrez salgai Aitzagan.
Ekainaren 14tik aurrera
20:00-21:00 Danborradako entseguak astelehen, asteazken eta ostiralero, Udarregi Ikastolako frontoian.
Ekainak 19,20, 21
Ekainaren 30ean 14:00etan Atxega jauregian ospatuko den jubilatuen bazkaritarako txartelak salgai Aginagako Arrate, Santueneko Gure Elkartea eta Usurbilgo Gure Pakea Elkarteen egoitzetan. Baita Gizarte Zerbitzuetan ere.
Ekainak 23, ostirala
Egun honen bueltan banatuko Usurbilgo Udalak, Ibai Arrieta usurbildarrak diseinaturiko jaietako egitaraua. NOAUA!k jaietako gehigarri berezia argitaratuko du.
Ekainak 29-uztailak 2
Usurbilgo jaiak. Hurbilago Elkarteak jaurtiko du txupinazoa.