"Zure laguntza behar dugu!" adierazi dute Zumarte Musika Eskolatik zabaldu berri duten oharrean. Zumarte Musika Eskola, dakizuenez, lekuz aldatzera doa. 32 urtez egoitza izan duten Villa Pilarretik badoaz aldi baterako, bertan egitekoak diren eraberritze eta handitze lanak bideratu ahal izateko. Datozen bi ikasturteotan, 2017-18 eta 2018-19 ikasturteetan, herriko txoko ezberdinetan kokatuko dira herriko musikariak; Udarregi Ikastolan, atez ateko bilketaren garai bateko Artzabal inguruko informazio bulegoan, eta Santueneko frontoi atzean.
Leku aldaketa uztailaren 5 eta 6an egin asmo dute Zumartekoek. Garraio lanetarako laguntza eskatu dute. "Zumarte Gero Arte" festa egin genuen eta orain musika eskolako instrumentu, altzariak, materiala bildu eta 2017-18/2018-19 ikasturteetan erabiliko ditugun lokal desberdinetara eramateko lekualdaketa antolatu dugu".
4 txanda antolatu dituzte uztailaren 5 eta 6rako. Laguntza behar dute. Animatzen denak idatzi dezala email bat ekainaren 27a baino lehen zumarte@telefonica.net helbidera. Bertan adierazi zein eta zenbat txandetan laguntzeko prest zauden.
Leku aldaketarako txandak
Uztailak 5, asteazkena
09:00-13:00 Lehen txanda.
16:00-19:30 Bigarren txanda.
Uztailak 6, osteguna
09:00-13:00 Lehen txanda.
16:00-19:30 Bigarren txanda.
Izen ematea: idatzi email bat zumarte@telefonica.net helbidera, ekainaren 27a baino lehen. "Agian txanda batean parte hartu dezakezu edo gehiagotan". Email horretan adierazi ze txandetan lagundu dezakezun.
Deitzailea: Zumarte Musika Eskola.
Lekualdaketak nora?
Udarregi Ikastola
Atez ateko informazio bulego ohia
Santueneko frontoi atzeko lokala