Ugartondoko etxebizitzen zozketako oinarriak, hilaren 26ko osoko bilkuran onartuko dituzte

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 22a, 09:01

 

Urbanizazio proiektua sinatuta, laster epe laburrean hasiko dira eraikitzen Ugartondoko etxebizitzak. Konpromiso hori hartua dute behintzat Usurbilgo Udalak eta eraikitzaileak. Hilaren 27ko osoko ohiko bilkuran zozketarako esleipen oinarriak onartuko dituzte eta uztailean irekiko dira izen emate zerrendak. “Eskatzaileak aipatutako kupo batean soilik eman ahalko du izena, eta kupo horiei dagokien etxebizitzarik esleituko ez balitzaioke, zerrenda orokorrera igaroko litzateke”, ohartarazi dute Usurbilgo Udaletik.

Eraikiko den etxebizitza kopurua

Guztira: 122.

-Babes Ofizialeko 46 etxebizitza.

-Tasatutako 46 etxebizitza.

-30 etxebizitza libre.

Oharra: etxebizitza guztiek dagokien garaje plaza eta trastelekua izango dute.

Etxebizitzon ezaugarriak

Babes ofizialeko etxebizitzak

Kopurua: 46.

Ezaugarriak:

-2 logelako 20 etxebizitza, horietako bi minusbalituentzat egokitua.

-3 logelako 26 etxebizitza.

-Bi bloke ezberdinetan banatuak egongo dira: bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza –horietako bat minusbaliatuentzat egokitua– eta 3 logelako 13 etxebizitza eraikiko dira.

-Bete beharreko baldintza ekonomikoak:

2016 urteko zerga-ekitaldiari loturik, honako gehieneko eta gutxieneko hauen artean egon beharko dute eskatzaileek:

-9.000 eta 39.000 € kasu orokorrean.

-3.000 eta 39.000 €, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.

-Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei.

Tasatutako etxebizitzak

Kopurua: 46.

Ezaugarriak:

-2 logelako 20 etxebizitza, horietako bi minusbalituentzat egokitua.

-3 logelako 26 etxebizitza.

-Bi bloke ezberdinetan banatuak egongo dira: bloke bakoitzean 2 logelako 10 etxebizitza –horietako bat minusbaliatuentzat egokitua– eta 3 logelako 13 etxebizitza eraikiko dira.

-Preziook hartuko dira oinarri gisa:

2.110,00 €/m2 erabilgarria

Garaje itxia: 18.000,00 €

11,10 m2 tako trasteleku itxia: 6.200,00 €

-Bete beharreko baldintza ekonomikoak:

25.000 eta 58.500 € kasu orokorrean.

3.000 eta 58.500 €, mugikortasun murriztuko pertsonentzat eta adimen-desgaituentzat.

Ez zaie gutxieneko diru-sarrerarik izatea eskatuko genero-indarkeriaren biktima izatea egiaztatzen duten pertsonei

Gizarte-sektore ezberdinei zuzenduriko etxebizitzak

Babes ofizialeko 46 etxebizitza gizarte sektore ezberdinei zuzenduak egongo dira:

-Minusbaliatuentzako 2 etxebizitza.

-70 urte edo gehiagokoentzako 4 etxebizitza.

-Babes bereziko gizarte-sektoreentzako (haien kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak) 5 etxebizitza.

-35 urte beherakoentzako 10 etxebizitza.

-Aipatutako kupoen baitan ez dauden gizarte sektoreentzako 25 etxebizitza.

Bete beharreko baldintzak

-Esleipendunek pertsona fisiko adinez nagusiak izan behar dute.

-Eskatzaileek ezin dute inolako zorrik eduki Usurbilgo Udalarekiko.

-Usurbilgo udalerrian etenik gabe erroldatuta egon beharko da (egoiliar izanik, gutxienez azken 5 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez erroldatuta egotea). Edo Donostiako udalerrian erroldatua egonik ere, etenik gabe Zubietako egoiliar izatea gutxienez azken 5 urteetan, edota, hala izan ezean, azken 15 urteetan 8 urtez.

-Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskabide bakarra onartuko da, eta pertsona bera ezin izango da egon bizikidetza-unitate batean baino gehiagotan aldi berean.

Egutegia

Ekainak 27, asteartea, 18:00: Zozketarako pleguak oinarrituko dira Usurbilgo Udalaren osoko ohiko bilkuran.

Uztailean: izen emateko zerrenden irekiera.

Informazio gehiago:

Usurbilgo Udala

943 371 951

usurbil.eus

Irudia: Usurbilgo Udala.