San Juan eskea eta suarekin, Kalezar jaietan gaurtik

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 23a

Ekainak 23 ditu gaur, San Juan bezpera, sugarrek argituko duten gau bereziaren atarian gara jada. Inguruotan, Kalezarri begira, abiatzear baitituzte festak. Ostiral arratsaldeko 15:00etan hasiko duten eskearekin murgilduko dira festa giroan. Bidelagun izango dituzte, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz bertsolariak. Gaueko 22:00etan San Juan sua, eta hortik aurrera, Eromeria taldekoen eskutik, parranda goizaldera arte:

Kalezar jaietan

Ekainak 23, ostirala: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Amaitzean, Eromeria taldearekin dantzaldia.

Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna

10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Kalezarko plazatik. Haur eta gurasoen irteera. Parte hartzen duten haarrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik.

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).

16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).

16:30 Buruhandiak.

17:30 Herriko dantzariak.

18:30 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.

Ondoren, DJ SEYMAR.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna

10:00 XV. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Guderekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.