Labetik atera berria, hortxe duzue iruditan, Usurbilgo 2017ko jaietako egitaraua. Usurbilgo Udala jada hasia da etxez etxe banatzen. Ostiral goiz honetan jaso berri dugu NOAUA!n. Egitarau koloretsu eta bizia, diseinua Ibai Arrieta del Pico usurbildarrarena da. Programa barruan, egunez egun jaietan izango dugunaren berri jaso dezakezue jada. Orain bai, jaietarako atzera kontua abian da! Honatx ate joka ditugun Santixabeletako egitaraua:
USURBILGO JAIAK
Ekainak 27, asteartea
17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
22:00 Futbito txapelketako finalak.
Ekainak 29, osteguna
06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6 -12 urte bitartekoentzat).
12:00 Apar festa, Ikastola Gorriko plazan.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
16:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
18:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
Ondoren, umeen eguneko abestiaren entsegua.
19:00 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.
19:30 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik, Hurbilagoren eskutik.
Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
Arraiketai txaranga.
Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.
22:00 Bertsolariak frontoain: Amaia Agirre, Amets Arzallus, Etxahun Lekue eta Igor Elortza.
Jarraian, XLI. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sari banaketa.
23:30 Txosnagunean bertsio gaua.
Ekainak 30, ostirala
10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Egunean zehar, txu txu trena.
10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte bitartekoentzat).
10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).
10:30-12:30 Gaztetxoentzat jolasak (LH5etik DBH2 bitartekoentzat).
11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)
14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Gazte eguna. Motxaila Elektrotxaranga.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
15:30 Olatz Kortarekin dantza frontoian.
17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
18:00 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
23:00 Kontzertua frontoian: Laiotz.
02:30 Txosnaguneko kontzertua: Egurra ta Kitto eta Eztengiro.
Uztailak 1, larunbata
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku taldea.
14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.
16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
18:00 Arraiketai txaranga.
18:00 Auzo desberdinen arteko “desapiyua” herrian zehar.
18:30 Herri kirolak: idi-dema, zaldi-dema eta giza proba.
18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.
19:00 Helduen danborrada.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).
23:00 Kontzertua frontoian: The Icer Company eta Skasti.
02:30 Tremenda Jauria txosnetan.
Ondoren herriko Dja: Seymar.
Uztailak 2, igandea
07:00 Eonian Elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
Goizean zehar, dultzaineroak.
11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien II. Topaketa: Añorga, Orereta, Zizurkil eta Usurbilgoak.
11:00 Ur bataioa Kiroldegian.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako Goi Mailako Aizkolari Txapelketa eta Euskal Herriko emakumezkoen I. Trontza Txapelketa.
14:30 Konpartsen bazkaria Askatasuna plazan.
16:00 Musa txosnetan.
16:00etatik aurrera, erraldoi eta buruhandiak ikusgai Askatasuna plazan.
17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Gaztetxoentzako Auntoke txapelketa.
18:30 Patxaranga Elektrotxaranga.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jaien amaiera: Rukula eta Erokomeri txosnetan.