2016-17 ikasturtea behar bezala agurtzeko festa eguna dute larunbat hau Usurbil F.T.-k eta Usurbil K.E.-k. Futbolari zein eskubaloi jokalari, entrenatzaile, guraso eta zuzendaritzako kideak batuko dituzten jarduerak deitu dituzte ekainaren 24rako:
Usurbil F.T. Eguna larunbatean
Futbol jokalari, entrenatzaile, guraso eta zuzendaritzako kideak bilduko ditu Usurbil F.T:-k 2016-17 denboraldia agurtzeko larunbaterako antolatu dituen ekimenokin:
Ekainak 24, larunbata
Goizean, klubeko txikienekin jolasak eta bazkaria.
Gauean, Usurbil F.T.-ko kideen afaria.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
2006an jaiotakoei deialdia
Urte hartan jaiotakoei, Usurbil F.T.-n jokatu nahi duten alebinei begira, guraso bilera deitu du Usurbil F.T.-k ostiral honetarako, ekainak 23, 18:30etan Haranen.
Usurbil K.E.-ren Eguna larunbatean
Jokalari, entrenatzaile, guraso eta Usurbil Kirol Elkarteko kide guztiak bilduko dituen eguna ospatuko dute larunbatean, ekainaren 24an. Denboraldia borobiltzeko antolatu dituzten ekitaldien artean, herri afaritarako bilduko dira iluntzean frontoian. Txartelak aurrez dituzue salgai, Aitzagan, Bentan, Bordatxon eta Txiribogan. Helduen menukoak (entsalada mistoa, otarrainxka, txerri saiheskia edo oilaskoa, eta denetariko pastelak) eta gazteenak (patea, otarrainxka, hanburgesa eta izozkiak) 10 eurotan.