Auzokideak omenduz abiatu dute San Juan eskea Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 23a, 18:46

Jaietan da jada orduotan Kalezar. Arratsaldeko 15:00ak pasatxoan jaurti duten suziriarekin batera, trikitilari eta bertsolariak bidelagun zituztela abiatu dute San Juan eskea Kalezarren. Plazatik hasi dute auzoan barrena gauera arte luzatuko duten eskea. Lehenbiziko geldialdia, N-634 errepide ondoko Goiz-Eguzki etxean egin dute. Urtero moduan han zen zain Milagros Aizpurua. Ezusteko ederra jaso du. "Urtero ematen diguzun goxotasunagatik" eskerrak eman nahi izan dizkiote. San Juan eskeko parte hartzaileen eta Jai Batzordekoen izenean, lore sorta eder bat jaso du Milagrosek, baita Unai Gaztelumendi eta Asier Azpirozen bertso bana ere. Urtero moduan, jan edana prestatua zuen Milagrosek etxera hurbildu zaizkion bisitarientzat.

Gauera arte luzatuko dute eskea kalezartarrek. Auzoan barrena ibiliko dira ordura arte. Ez ahaztu, 22:00etan Pikaola parean izango direla. San Juan sua piztuko dute bertan. Bertso eta dantza saioa egin ostean segida emango diote eskeari. Ibilaldia amaituta, Eromeria taldekoen eskutik, erromeria goizaldera arte.

Omendu gehiago bihar

Jaiotan zehar ere auzotar gehiago omenduko ditu Jai Batzordeak. Larunbateko San Juan egunaren baitan ospatuko den soka dantzan, Mertxe Arzallus eta Andres Arantzazistroke.

Festetan murgidu berri da Kalezar. Ospakizunez beteriko asteburua dute aurretik:

Kalezar jaietan

Ekainak 23, ostirala: San Juan bezpera

15:00 San Juan eskearen irteera.

22:00 San Juan sua.

Ondoren, eskearen jarraipena.

Amaitzean, Eromeria taldearekin dantzaldia.

Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna

10:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Kalezarko plazatik. Haur eta gurasoen irteera. Parte hartzen duten haarrek, guraso baten ardurapean parte hartuko dute soilik.

11:30 Meza Nagusia.

Ondoren, toka.

13:00 Gorritiren Showa.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).

16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).

16:30 Buruhandiak.

17:30 Herriko dantzariak.

18:30 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.

Ondoren, DJ SEYMAR.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna

10:00 XV. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Guderekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.