San Joan egun hau esnatzen dabiltza. Goizeko 10:00ak pasatxoan hasi dute Kalezarko plazatik, auzoan barrena etxez etxe egingo duten bira. Furundarena anai-arrebak bidelagun zituztela dantzan eta giro ederrean dabiltza orduotan, San Juanetako oilasko biltzaile txikiak. Eguerdian itzuliko dira plazara, bazkalorduan.
Kalezarko jaien bigarren egunean gara jada. Ekitaldi ugari iragarri dituzte egun osoz:
Kalezar jaietan
Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).
16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
18:30 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.
Ondoren, DJ SEYMAR.
Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna
10:00 XV. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Guderekin dantzaldia.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.