Ederki argitu ere. Sutzar ederra piztu zuten bart Pikaolan. Jende ugari bertaratu zen Kalezarrera, tartean noski, bazkalosteaz geroztik eskean irtendakoak. Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz bertsolariak koplatan, eta eskean irtendakoak dantza batean jarri zituzten trikitilariek.
Kalezar jaietan
Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna
11:30 Meza Nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 Gorritiren Showa.
14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria (txartelak Kaffa kafetegian salgai ekainaren 12tik 20ra).
16:00 Musa (Izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
18:30 Soka Dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.
23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.
Ondoren, DJ SEYMAR.
Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna
10:00 XV. Ume krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Guderekin dantzaldia.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.