Lagun arteko eskubaloi neurketekin abiatu du Usurbil K.E.-k bere eguna

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 24a

2016-17 denboraldia amaitzeko, larunbat honetan elkarteko eguna ospatzen ari da Usurbil K.E. Jokalari gaztetxoen lagun arteko eskubaloi partidekin abiatu dituzte ospakizunak, frontoian eta Mikel Laboa plazan. Gauean, herri afari baten bueltan biltzekoak dira pilotalekuan, jokalari, guraso, entrenatzaile, edota zuzendaritzako kideak.