Denboraldia agurtzeko festa eguna gaur, Usurbil F.T.-koentzat

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 24a, 16:05

Gaztetxoen arteko jolasekin abiatu dute, 2016-17 denboraldia agurtzeko Usurbil F.T.-k larunbat honetarako antolatua duen ospakizun eguna. Oiardo Kiroldegian denetariko kirol jardueretan parte hartu dute jokalari gaztetxoenek. Arratsaldean Ramon Unanueren aldeko omenaldiaren baitan, beteranoen arteko futbol partida ospatuko da. Eguna amaitzeko, Askatasuna plazan bilduko dira, jokalari, entrenatzaile, guraso eta zuzendaritzako kideak.