Gorritik ekarritako animaliek hartu dute Kalezarko plaza

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 24a

Entzierro txikia ospatu dute jaietan den Kalezarko plazan. Haurrek gainera poni gainean ibiltzeko aukera izan dute. Eguerdian, animaliek hartu dute festetan den auzoko enparantza, aurten ere antolatu duten Gorritiren "showa"-ren baitan. 

Kalezar jaietan

Ekainak 24, larunbata: San Juan Eguna

16:30 Buruhandiak.

17:30 Herriko dantzariak.

18:30 Soka Dantza.

Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa Saizar Sagardotegiaren eskutik.

23:30 Zesuma taldearekin dantzaldia.

Ondoren, DJ SEYMAR.

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna

10:00 XV. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Guderekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.