Andres Arantzazistroki eta Mertxe Arzallusen omenez

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 26a, 08:50

San Joan egunarekin batera, Soka Dantza egin ohi dute Kalezarren. Eta Soka Dantzaren bitartez, auzoko bi bizilagun omentzen dituzte. Aurten, Andres Arantzazistroki eta Mertxe Arzallus omendu dituzte (NOAUA! aldizkarian gaizki ipini genuen Andresen abizena).  Argazkiak Soka Dantzakoak dira. Saio honen aurretik, ordea, Orbeldi Dantza Taldeko kideek erakustaldi ederra eskaini dute. 

Orbeldiren emanaldia

Soka dantza baino lehen, Orbeldi Dantza Taldeko partaideek saio ikusgarria egin dute Kalezarren. Adin-tarte ezberdineko dantza taldeak aritu dira eta giro ederra sortu dute Kalezarren. 

Soka Dantza, iruditan