Haurrena, Kalezarko azken jai eguna

Noaua Aldizkaria 2017ko ekainaren 25a

Txikienak lasterka eta jolas ezberdinetan aritu dira goiz partean. Primeran pasa dute, irudiok ikusi besterik ez dago. Baina haiei zuzenduriko eguna hasi besterik ez da egin. Arratsaldean hitzordu gehiago, eta Umeen Egun honekin, Kalezarko aurtengo jaien amaiera:

Ekainak 25, igandea: Umeen Eguna

10:00 XV. Ume krosa.

11:30 Jolasak.

16:30 Tailerrak.

18:00 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

19:00 DJ Guderekin dantzaldia.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.