Usurbilgo herriaren aldetik omenaldi hunkigarria, ohorezkoa eta ofiziala, eta zerbait eranstekotan, dudarik gabe merezitakoa jaso zuen Ramon Unanuek joan den larunbatean, antolatu zitzaion aitortza herritarrarekin. Txalapartarien saioak hasi zuen eguneko ekitaldi nagusia Mikel Laboa plazan. Jarduera ezberdinen ikur diren jokorako kirol tresnak eskutan, eragile ezberdinetako ordezkariek markatu zieten oholtza gainerako bidea, ongi etorria emanez, Ramon Unanue Matxainen senideei. Gero ikurrinaren dantza ikusgarria eskaini zieten. Kerman Rekondok bertso ederra abestu zuen.
Denetariko osagaiak izan zituen omenaldi ekitaldiak. Ramonek oparitutako harria altxa eta sorbalda gainean zuela itzulia eman zion Mikel Laboa plazari Idoia Etxeberria harrijasotzaileak. Altxaldia, entrenatzaile izan zuen Unanueri eskaini zion oriotarrak. Aitortza herritarra antolatu zuen taldea sustatzailearen eskutik, zumetatarren sortze lan ederra jaso zuten Unanueren senideek, oroigarri gisa.
Ramon Unanue Matxainen aldeko aitortza herritarreko irudi bilduma osoa Argazkitegian duzue ikusgai.