"Hamarkadatan erakutsi dizkiguzun jakintzak oinarri ditugu betiko, hamarkadatan konpartitutako izerdiaz dugu ernaldu erronkei aurre egiteko grina eta herri honekiko maitasuna. Muxu bana, usurbildarrok maitasunez".
Hala dio, Ramon Unanue Matxainen omenez, larunbateko ohorezko aitortza herritar ofizialaren amaieran Oiardo Kiroldegian inauguratu zuten plakak. Plaka honen eskaintza egin zioten senideei, Ramon Uribek dantzatu zien aurreskuarekin. Aurrerantzean, Oiardo Kiroldegi sarreran izango duzue ikusgai. Bere omeneko hitzak irakurtzerakoan, Ramon beraren itzala ikusi ahalko duzue. Bere irudia grabatu baitute modu finkoan Kiroldegian iltzatua geratu den oroitzapen plaka honi esker.
Ramon Unanue Matxainen aldeko aitortza herritarreko irudi bilduma osoa Argazkitegian duzue ikusgai.