2016ko irailetik 2017ko abuztuaren 31ra bitarte helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egindako usurbildarrek udal diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte ekainaren 26tik uztailaren 7ra udal erregistroan. "Usurbilgo Udalak oso garrantzitsutzat irizten dio helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragiteari. Horregatik hain zuzen ere, aurrekontu partida bat ezarri du 2016-2017 ikasturtean zehar euskalduntze ikastaroetara joan diren Usurbilgo biztanleei bekak emateko", berri eman du Udalak. HABEk homologaturiko ikastaroak lagunduko ditu diruz Udalak. Baita ikastaro ez homologatuak ere, "modulazio txikikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gainditzen bada".
Bete beharreko baldintzak:
-Usurbilen erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarra izatea.
-Ikastaroan zehar %80ko asistentzia izatea.
-Euskaltegiaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko den gutxieneko aprobetxamendua gainditzea.
Irizpideak:
Herritar guztiek matrikula kostuaren % 100 jasoko dute (500 euroko mugarekin), baldintza hauek betetzen badituzte:
-%80ko asistentzia izateagatik.
-Gutxieneko aprobetxamendua.
(Aipatutako portzentajeak gutxitu egin daitezke aurkeztutako eskaeraren arabera. Hau da, diru-laguntzetarako dagoen dirua baino eskaera handiagoa bada, proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko da).
Behar ekonomiko bereziak dituzten ikasleentzako laguntza
"Usurbilgo Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie". Laguntza onarturiko herritarrei, 2017ko uztailetik 2018ko ekainaren 30era egin asmo dituzten ikastaroen euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko die Udalak. "Diru-laguntza kopuruak izendatzeko kontuan izango diren irizpideak Euskara ikasleentzako diru-laguntza oinarri orokorretan jasotzen direnak berak izango dira", ohartarazi dute Udalak.
Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako laguntza
"Aisialdiko begirale eta zuzendariak berariaz eta era egokian prestatua egotea garrantzitsua ikusten du Udalak. Are gehiago, prestakuntza hori euskaraz jasotzea garrantzitsua iruditzen zaio Udalari". Horregatik aurrekontuetako diru partida bat 2016-17 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikasketak (Eusko Jaurlaritzak homologaturikoak) egin dituzten 16 urtetik gorako usurbildarrak diruz lagundu nahi ditu. Eskabideak ekainaren 26tik uztailaren 7ra aurkeztu ahalko dira udal erregistroan.
Bete beharreko baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
-Araututako epearen barnean titulua lortu ezean, itzuli egin beharko zaio Udalari jasotako diru-laguntza.
Banatuko den laguntza:
-Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €).
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen % 50 (gehienez ere 170 €).
(Aipatutako portzentaje hau gutxitu egin daiteke aurkezten diren eskarien arabera).
INFORMAZIO GEHIAGO, GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN
Euskarako diru-laguntza deialdiaren berri:
Behar ekonomiko bereziak dituztenentzako euskara ikasteko diru-laguntzak:
2016/2017 ikastrutean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenek diru-laguntzak eskatzeko diealdia: