Hamalaugarren edizioko garaileak ditugu usurbildarrak. Zorionak! Euskal Herri mailako txapelketa honetan 21 pilota elkarte 10 astez lehiatzen aritu ostean, Pagazpe eta Tolosa sailkatu ziren, igandean Hernaniko udal pilotalekuan jokatu zen final nagusirako.
Tolosarrak hasi ziren irabazten kadete mailan. Jubeniletako neurketan usurbildarrak nagusitu ziren. Hirugarren eta azken neurketa erabakigarria, nagusi mailakoa ere Pagazpek irabazi zuen. Hiru neurketetatik bi beraz, guztira. Usurbildarrak txapeldun!
Emaitzak:
Kadeteak: Pagazpe (Galarraga-Iruretagoiena) 7-22 Tolosa (Goikoetxea-Etxeberria)
Jubenilak: Pagazpe (Exposito-Aranguren) 22-5 Tolosa (Zalakain-Auzmendi)
Nagusiak: Pagazpe (Santxo-Gorrotxategi) 22- Tolosa (E. Labaka-Telletxea)