Hainbat zerbitzuk udako ordutegia izango dute indarrean

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 27a, 08:10

Hainbat zerbitzuk urte garai honetara egokituko dute ordutegia, udako hilabete hauetan. Adi aldaketa hauei:

Oiardo Kiroldegia

Uztailaren 2an eta abuztuaren 1etik 27ra itxita. Udako ordutegia uztailaren 3tik abuztuaren 31ra. Lanegunetako ordutegia: 07:00-13:00/17:00-20:15. Larunbatetan: 09:00-13:00. Igande eta jai egunetan: 09:00-13:00.

Garbigunea

Uztailaren 15era arteko ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:15-13:00/16:00-19:00. Larunbatetan, 09:00-13:00. Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00. Larunbatetan, 09:00-13:30.

Sutegi udal liburutegia 

Uda osoan, astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 artean zabalik. Uztaileko astelehenetan, baita 17:00-19:00 artean ere.

Kzgunea 

Uztailean goizez zabalik, 09:00-13:00 artean. Abuztuan itxita. Datozen ikastaroak:

Uztailak 3-14, 09:00-11:00 Ofimatika tresnak-LibreOffice.

Uztailak 11-12, 11:00-13:00 Youtube. Bideoak ikustea baino gehiago.

Uztailak 17-28, 09:00-11:00 Komunikatu zaitez sare sozialen bitartez.

Informazio gehiago: tutor.usurbil@kzgunea.net / 943 023 684

Bus taxia

Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua. Arratsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta ekainaren 30ean, uztailaren 25ean eta 31n. Abuztuan ere ez. Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegiarekin berriz, bus taxi zerbitzua martxan.

Euskotren 

Udako ordutegia indarrean da. Aldaketa esanguratsuena: larunbat, igande eta jai egunetako arratsaldeetan, trenak ordu erdiro izango direla Zumaia-Donostia artean. Informazio gehiago: euskotren.eus/ 944 333 333 / @euskotrenejgv

Lurraldebus 

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: lurraldebus.eus / 900 300 340

TSST bus zerbitzua

Aldaketarik ez. Informazio gehiago: tsst.info/943 361 740