Adi lapurrekin

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 28a, 08:00

Azken orduotan zenbait bizilagunek bere kezka adierazi dute, etxean ezusteko bisitak jaso dituztelako. Antza, bere burua Foru Aldundiko ordezkari gisa aurkezten zuten bi lagun ibili dira zenbait auzuneetan atea joka, etxeetan azterketaren  bat egiteko nahia adieraziz, baina bestelako ezkutuko asmoak zituztela; etxera sartu eta lapurreta egitea alegia. Esan beharrik ez, halako egoeraren bat biziz gero, salatzea dela komenigarriena, gertaturikoa jasota geratu dadin eta neurriak hartu ahal izateko. Honatx Usurbilgo Udaltzaingoaren telefono zenbakia: 943 361 112.