Oilasko biltzaileen eskutik murgilduko gara ostegunean jai giroan

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 28a, 09:18

Usurbilgo jaietan murgiltzeko egun bakarra baino ez da geratzen. Oilasko biltzaileen eskutik murgilduko gara festetan. Sagardoz bustitako txistorra eta haragi egosiz hornituriko gosari ederrak abiaraziko du ekainaren 29an goizaldeko 06:00ak pasatxoan txosnetatik, oilasko biltzera irtengo direnen “erromesaldia”. Aldaketa nagusi bat txertatuko dute aurtengoan; antolatzaileen esanetan, errepidea alboratu eta nagusiki menditik osatuko dute ibilbidea. Gainera, garai bateko tradizioari heldu nahi diote berriz. Geldialdietan, oilaskoak biltzeko asmotan dira. Oilaskorik bilduko balute “afari bat egingo da horrekin” adierazi digute Txosna Batzordekoek. Kaxkora itzultzean, Mikel Laboa plazako jai gunean bazkaldu eta jolasak izango dituzte arratsaldean.

Erraustegiaren aurkako manifestazioa

Iaz deitu zuten lehen aldiz eta arrakastatsua suertatu zen. “Hain mobilizazio jendetsua izatea ez genuen espero. Aurten ia are jende gehiago animatzen den”, Txosna Batzordekoen esanetan. Erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu dute ekainaren 29rako. 19:00etan abiatuko da txosna gunetik. Herri erdiguneko kaleak zeharkatu ostean, segidan txupinazoa jaurtiko den udaletxe aurreko plazan amaituko da. Oraingoan, ziurrenik gainera, txaranga ere bidelagun izango dute manifestariek. “Erraustegiko obrak hasi direla adierazi dute, eta guk festetan, usurbildarrok erraustegirik ez dugula nahi aldarrikatuko dugu”, iragarri dute.

Bertsio gau berritua

Herriko musikariak abesti ezagunak jotzen ikusi izan ditugu urte luzez. “Usurbilgo musikariei ere oholtza gainera igotzeko aukera eman nahi genien”, adierazi dute Txosna Batzordetik. Hitzordu hau berreskuratzea erabaki du Txosna Batzordeak aurtengoan, hori bai, itxura berrituta. Musikari talde bakoitzak talde ezagun bat hautatu eta haren abestiak joko dituzte oraingoan.

USURBILGO JAIAK

Ekainak 29, osteguna

06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.

10:00-13:30 Jolas Parkea frontoian (6 -12 urte bitartekoentzat).

12:00 Apar festa, Ikastola Gorriko plazan.

14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.

Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.

16:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).

18:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.

Ondoren, umeen eguneko abestiaren entsegua.

19:00 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.

19:30 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik, Hurbilagoren eskutik.

Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

Arraiketai txaranga.

Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.

22:00 Bertsolariak frontoain: Amaia Agirre, Amets Arzallus, Etxahun Lekue eta Igor Elortza.

Jarraian, XLI. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sari banaketa.

23:30 Txosnagunean bertsio gaua.

Ekainak 30, ostirala

10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!

Egunean zehar, txu txu trena.

10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte bitartekoentzat).

10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).

10:30-12:30 Gaztetxoentzat jolasak (LH5etik DBH2 bitartekoentzat).

11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.

12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)

14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Gazte eguna. Motxaila Elektrotxaranga.

14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.

15:30 Olatz Kortarekin dantza frontoian.

17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.

18:00 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.

23:00 Kontzertua frontoian: Laiotz.

02:30 Txosnaguneko kontzertua: Egurra ta Kitto eta Eztengiro.

Uztailak 1, larunbata

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.

12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.

12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku taldea.

14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.

16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.

18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.

18:00 Arraiketai txaranga.

18:00 Auzo desberdinen arteko “desapiyua” herrian zehar.

18:30 Herri kirolak: idi-dema, zaldi-dema eta giza proba.

18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.

19:00 Helduen danborrada.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).

23:00 Kontzertua frontoian: The Icer Company eta Skasti.

02:30 Tremenda Jauria txosnetan.

Ondoren herriko Dja: Seymar.

Uztailak 2, igandea

07:00 Eonian Elektrotxaranga.

09:00 Gaupaseroen argazkia.

09:00 Esnadeia txistulariekin.

Goizean zehar, dultzaineroak.

11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien II. Topaketa: Añorga, Orereta, Zizurkil eta Usurbilgoak.

11:00 Ur bataioa Kiroldegian.

11:30 Zanpantzarrak.

12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.

Jarraian, lore eta salda banaketa.

12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako Goi Mailako Aizkolari Txapelketa eta Euskal Herriko emakumezkoen I. Trontza Txapelketa.

14:30 Konpartsen bazkaria Askatasuna plazan.

16:00 Musa txosnetan.

16:00etatik aurrera, erraldoi eta buruhandiak ikusgai Askatasuna plazan.

17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.

18:00 Gaztetxoentzako Auntoke txapelketa.

18:30 Patxaranga Elektrotxaranga.

19:00 Paella lehiaketa txosnetan.

23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.

Jaien amaiera: Rukula eta Erokomeri txosnetan.