Musika eskaintza zabala Usurbilgo jaietan

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 29a, 08:45

Jaiak ezin behar bezalakoak izan, musikarik gabe. Kale giroan murgiltzeko aukera zabala eskainiko digute bai gauez antolatu diren kontzertuek, goizez herria lozorrotik esnatuko digutenek edota egunez bisitatuko gaituzten txarangek. Baita festa girora batuko diren kantu zale eta trikitilariek ere. Honatx abiatzear diren Usurbilgo jaietan izango dugun musika hitzordu eskaintza zabala:

MUSIKAZ BLAI JAIAK

Ekainak 29, osteguna

Txupinazoaren ostean, Arraiketai txaranga.

23:30 Txosnagunean bertsio gaua.

Ekainak 30, ostirala

15:30 Olatz Kortarekin dantza frontoian.

23:00 Kontzertua frontoian: Laiotz.

02:30 Txosnaguneko kontzertua: Egurra ta Kitto eta Eztengiro.

Uztailak 1, larunbata

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.

12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku taldea.

14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.

18:00 Arraiketai txaranga.

18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.

23:00 Kontzertua frontoian: The Icer Company eta Skasti.

02:30 Tremenda Jauria txosnetan.

Ondoren herriko Dja: Seymar.

Uztailak 2, igandea

07:00 Eonian Elektrotxaranga.

09:00 Esnadeia txistulariekin.

Goizean zehar, dultzaineroak.

18:30 Patxaranga Elektrotxaranga.

Jaien amaiera: Rukula eta Erokomeri txosnetan.