Baten faltan bi zaindari izango dituzte Usurbilgo jaiek

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 29a, 12:05

Kaxkora gerturatzen bazarete begiratu Sutegi kultur etxe gainera. Hantxe harrapatuko dituzue, jaietan zaindari lanetan ariko zaizkigun bi animaliatxo maitagarri. Hala da, baten faltan bi maskota izango dituzte aurtengo Santixabelek! Jokin Eizagirre herritarrak landu eta sortu ditu, abiatzear ditugun festetarako. Ostegun goiz honetan kokatu dituzte udal liburutegi gainean. Eroso asko egongo dira bertan, jaiak amaitu artean. Zaintza lana egiteko panoramika ederra izango dute bi lagunok.

Igande gauez jaitsiko dituzte kultur etxe gainetik, Orbeldi Dantza Taldeko kideek girotuko duten azken trakarako.