Goizean goiz txosnagunean gosaldu eta irten dira oilasko biltzera. Aurten aspaldiko partez, erronka bete dute; pare bat oilaskorekin itzuli dira eguerdian Kaxkora. Ibilbideko azken txanpan erretratatu ditugu Usurbilgo jaietako oilasko biltzaileak. Koadrila galanta gaurkoan! Giro ederrean borobildu dute goiza. Usadio zaharrei eutsiz, Bordatxo pareko errotondan dantza batean eta taldeko argazkia aterata, Mikel Laboa plazako txosna gunean zuten bazkaria dastatzen hasi aurretik.