Zuhaitz ederrez apaindu digute frontoia, Pintura Lehiaketako partaideek

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 29a, 18:53

Usurbilgo zuhaitzik ederrena marraztea zuten erronka; eta erraz lortu dute helburua, 15. Pintura Lehiaketan parte hartu berri duten 2-16 urte arteko haur eta gaztetxoek. Parte hartze itzela izan da, eta ospatu berri den sari banaketan, antolatzaile Susana Martinek eta alkate Xabier Arregik nabarmentzen zutenez, sormenerako maila itzela dutela erakutsi dute lehiakideek. Parte hartzaileak eskertzearekin batera 11 sari banatu dituzte, txapelketara aurkeztu diren marrazkien artean.

Epaimahaiak ez du lan erraza izan onenak hautatzen. Azkenean, segidan dituzue haur eta gaztetxoak saritu dituzte. Saritutako lanok, Zirriborro tailerrekoek eta labore taldekoek Sutegiko aretoan ikusgai jarri dituzten lanekin batera ikusgai izango dituzue jaiak amaitu artean. Ordutegi honetan: 11:00-13:00 / 18:00-20:00.

Sarituak:

2,3,4 urtekoen artean: Beñat Lasa.

5 urtekoen artean: Ainhoa Villafafila.

6 urtekoen artean: Eñaut Soroa.

7 urtekoen artean: Intza Zaldua.

8 urtekoen artean: Nora Pagola.

9 urtekoen artean: Maddi Aranguren Carbayeda.

10 urtekoen artean: Uxune Azkue.

11 urtekoen artean: Peru Agirresarobe.

12 urtekoen artean: Araia Soroa.

13 urtekoen artean: Ainhoa Zabaleta.

14, 15 eta 16 urtekoen artean: Unax Pagola, Enara Egizabal eta Eñaut Pagolak taldean eginiko lana.