Zubietan eraiki eta martxan jarri nahi duten erraustegiak kezka eta haserrea eragiten duen adierazle beste behin, ostegun arratsaldean, Usurbilgo jaiak ofizialki abiatu aurretik herri erdiguneko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa. "Erraustegirik ez! Ez gure izenean!" aldarripean herritar mordoa irten zen kalera, halako azpiegiturarik ez dugula nahi eta ez dugula behar beste behin adierazi eta ozen asko aldarrikatzera. Anitza eta jendetsua izan zen mobilizazioa. Irudiotan bildu genuen.