Euriak puzgarriak frontoi barruan sartzea eragin du, eta honenbestez, Haurren Eguna abiatu duen ereserkia, Mikel Laboa plazan abestu eta dantzatu dute. Halere, eguraldi grisari ilusioa eta kolorea jarri diote etxeko txikienek. Orduotan, antolakuntzak prestatutako jolasetan parte hartzen ari dira. Txu txu trena ere hasi berri da lehen bidaiatxoak egiten, Bordatxo pareko errotondatik. Txikien festa handia martxan da!
USURBILGO JAIAK
Ekainak 30, ostirala
10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
Egunean zehar, txu txu trena.
10:00-13:30 Jolas parkea frontoian (6 urte bitartekoentzat).
10:30-12:30 Ginkana (LH1etik LH4ra bitartean).
10:30-12:30 Gaztetxoentzat jolasak (LH5etik DBH2 bitartekoentzat).
11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)
14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Gazte eguna. Motxaila Elektrotxaranga.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
15:30 Olatz Kortarekin dantza frontoian.
17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
18:00 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
23:00 Kontzertua frontoian: Laiotz.
02:30 Txosnaguneko kontzertua: Egurra ta Kitto eta Eztengiro.
Uztailak 1, larunbata
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku taldea.
14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.
16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
18:00 Arraiketai txaranga.
18:00 Auzo desberdinen arteko “desapiyua” herrian zehar.
18:30 Herri kirolak: idi-dema, zaldi-dema eta giza proba.
18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.
19:00 Helduen danborrada.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).
23:00 Kontzertua frontoian: The Icer Company eta Skasti.
02:30 Tremenda Jauria txosnetan.
Ondoren herriko Dja: Seymar.
Uztailak 2, igandea
07:00 Eonian Elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
Goizean zehar, dultzaineroak.
11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien II. Topaketa: Añorga, Orereta, Zizurkil eta Usurbilgoak.
11:00 Ur bataioa Kiroldegian.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako Goi Mailako Aizkolari Txapelketa eta Euskal Herriko emakumezkoen I. Trontza Txapelketa.
14:30 Konpartsen bazkaria Askatasuna plazan.
16:00 Musa txosnetan.
16:00etatik aurrera, erraldoi eta buruhandiak ikusgai Askatasuna plazan.
17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Gaztetxoentzako Auntoke txapelketa.
18:30 Patxaranga Elektrotxaranga.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jaien amaiera: Rukula eta Erokomeri txosnetan.