Euria gogotik egin du zenbait uneetan, baina antolatzaileek prestatua zuten B plana ezinhobeto atera da. Aterpeak baliatu behar izan dituzte esaterako, ginkanako probak egin ahal izateko. Puzgarrientzat frontoian aurkitu dute estalpea. Ateri mantendu da halere goizeko zati handi batean, eta esandakoa, ez du inolaz ere Usurbilgo jaietako Umeen Eguna zapuztu.
Eguerdi partean, Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsakoak ikusi ditugu kalejiran, Zumarteko trikitilari taldeak bidelagun zituztela. Eta ia, Bordatxoko errotonda parean, bertan geltoki nagusia duen txu txu trenarekin egokitu dira. Tren zerbitzu honekin, herrian barrena osteratxo ederra egiteko aukera izango da egun osoz.
Anbulatorio ondoko aparkalekuan kokatua dagoen feriagunera joan nahi duenak aldiz, kontuan izan; gaur, Umeen Eguna izanik, prezio berezian eskuratu ahalko dira sarrerak. Baita uztailaren 3an ere. Jaiak bezperan amaitu arren, datorren astelehenean oraindik zabalik izango da feriagunea. Azken egun horretarako ere prezio bereziak iragarri dituzte erabiltzaileentzat.
Gaurkora itzulita, Haurren Eguna hasi baino ez da egin. Datozen orduotan, Olatz Kortarekin dantzaldia frontoian, txokolate jana, erraldoi eta buruhandiak kalejiran bigarrenez...
USURBILGO JAIAK
Ekainak 30, ostirala
13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian. (Norberak ekarrita)
14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Gazte eguna. Motxaila Elektrotxaranga.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
15:30 Olatz Kortarekin dantza frontoian.
17:30 Txokolatea Askatasuna plazan.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
18:00 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
23:00 Kontzertua frontoian: Laiotz.
02:30 Txosnaguneko kontzertua: Egurra ta Kitto eta Eztengiro.
Uztailak 1, larunbata
09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku taldea.
14:00 Zikiro jana presoen eskubideen alde Askatasuna plazan.
16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
18:00 Arraiketai txaranga.
18:00 Auzo desberdinen arteko “desapiyua” herrian zehar.
18:30 Herri kirolak: idi-dema, zaldi-dema eta giza proba.
18:30 Erromeria txosnetan: Elizagoien ahizpak.
19:00 Helduen danborrada.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).
23:00 Kontzertua frontoian: The Icer Company eta Skasti.
02:30 Tremenda Jauria txosnetan.
Ondoren herriko Dja: Seymar.
Uztailak 2, igandea
07:00 Eonian Elektrotxaranga.
09:00 Gaupaseroen argazkia.
09:00 Esnadeia txistulariekin.
Goizean zehar, dultzaineroak.
11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien II. Topaketa: Añorga, Orereta, Zizurkil eta Usurbilgoak.
11:00 Ur bataioa Kiroldegian.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
Jarraian, lore eta salda banaketa.
12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako Goi Mailako Aizkolari Txapelketa eta Euskal Herriko emakumezkoen I. Trontza Txapelketa.
14:30 Konpartsen bazkaria Askatasuna plazan.
16:00 Musa txosnetan.
16:00etatik aurrera, erraldoi eta buruhandiak ikusgai Askatasuna plazan.
17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.
18:00 Gaztetxoentzako Auntoke txapelketa.
18:30 Patxaranga Elektrotxaranga.
19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
Jaien amaiera: Rukula eta Erokomeri txosnetan.
https://youtu.be/Kut9H-OLcy8