Belaunaldi ezberdinetako herritarren ospakizun eguna gaurkoa

Noaua Aldizkaria 2017ko eka. 30a, 16:01

Usurbilgo jaietako bigarren egun honetan, haurrei zuzendutako eguna ospatzen ari garela behin eta berriz errepikatu arren, ez dezagun ahaztu, ekainaren 30 hau ere bada gazteen eta jubilatuen eguna. Belaunaldi guztiotako ehunka herritar lagun arte edo koadrila giro ederrean bazkaltzen ari dira orduotan. Jubilatuak Atxega Jauregiko jatetxean. Gazte bazkaria aldiz, Mikel Laboa plazako txosna gunean ospatzekoa zen arren, euriak Askatasuna plazako aterpera lekuz mugiarazi du hitzordua. 

Parte hartzearen garrantzia, edozein dela ere adina

Jubilatuen bazkarian udal ordezkaritza bat izan da. Otordu hasieran hitz batzuk egiteko tartea baliatu du Xabier Arregi alkateak. Atzoko txupinazoan esandakoak gogora ekarriz zioen, herri bizi bat izateko festak oso garrantzitsuak direla, baita "adin batetik aurrera garenok festak bizitzea eta herriko bizitzan parte hartzea". Jubilatu elkarteei eta herritarroi egindako lanagatik eskerrak ematearekin batera, opa izan die  "hala segitzea urte asko askoan". Atxega jauregiko jangela goraino bete dute.

https://youtu.be/j7sUixOuK9Q

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA