Euriaren erruz, erraldoi buruhandi eta txistularien konpartsak frontoian sartu behar izan du. Aterrune bat izan denean, kalejirari ekin diote berriro. Ez da euriak baldintzatu duen ekitaldi bakarra izan. Motxaila elektrotxarangakoak berdin ibili dira. Euria hasi orduko, aterpera jotzen zuten. Atertu orduko, kalera berriro. Baina sekula euren martxa eten gabe. Haurrentzat ere egun handia zen gaurkoa. Lagunarteko bazkaria egin dute frontoian eta bazkalostean dantzan aritu dira Olatz Kortaren gidaritzapean. Ondoren, txokolatea banatu dute gaztetxoen artean. Gaurko giroarekin, inoiz baino hobeto hartu dute edari beroa.
Igel jokoa Artzabalen
Artzabalen iragarria zegoen igel joko txapelketa ere euriarengatik eten egin behar izan dute. Arratsaldeak eman duena, argazkiotan irudikatu dugu.