Zerua estalita eta giroa goibel. Atzo bezalaxe abiatu da eguna. Euripean. Ez du zertan oztopo izan behar ordea. Zikiro-jana behintzat, berdin-berdin egingo dute. Goiz-goiz hasi dira zikiroa prestatzen. Hori bai, estalki bat inprobisatu behar izan dute.
BTT lasterketa iragarritako orduan abiatu da (bideoa esteka HONETAN). Buruhandiak, Kuxkuxtu txarangakoak eta Triku trikitilari taldekoak ordea, aterpetik kalera eta kaletik aterpera ibili behar izan dute.
Uztailaren lehena, goiz partea
Argazkiotan duzue gaurko goizak eman duena.