EHko emakumezkoen I. Trontza Txapelketa

Noaua Aldizkaria 2017ko uztailaren 2a

Euskal Herriko emakumezkoen Lehen Trontza Txapelketa jokatu da gaur Usurbilgo Dema plazan. Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaran nagusitu dira. 10 korte egiteko, 4 minutu eta 19 segundu behar izan dituzte. Nerea Sorondo eta Amaia Garcia izan dira bigarren. Lan berbera osatzeko 5:24 denbora igaro dute Sorondok eta Garciak.